XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): lehen, sei urterekin hartzen zizkian haurrak eskolak, eta azken 15-20 urtetan hiru urterekin hartzen ditu, orduan, etxean oraindik hizkuntza kontsolidatu gabe dagoen unean haurrak hartu eta noski, irakaskuntza frantses hutsean eman eta, kitto etxeko euskara.

Eta etxekoen aldetik, ez dagoen halako berotasun handirik hizkuntzari eusteko, bada eskola, kalea, telebista...etab., ziplo euskara.

Familiako transmisioaren mekanismoa ere modu alarmagarrian joan duk gutxitzen edo galtzen.

Antzeko zerbait, baina faktore desberdinengatik, gertatzen duk Bortzirietan eta kasua nahiko berezia duk.

Bortzirietako erdaldunetatik %30 bakarrik duk kanpoan jaioa, %70 bertan jaioa eta bertako jendea duk.

Eta euskaldun familietan kasu askotan, gaur erdaldun direnen aita-amak eta aiton-amonak %30ean edo gehiagotan, euskaldunak hituen.

Izugarrizko erosioa duk.

Gipuzkoan adibidez, oso desberdina duk, baina 81ean eginiko ikerketa batean agertzen zen, %11 zirela guraso biak euskara ongi ezagutu eta beren seme-alabek maila berdinean ezagutzen ez zutenak.

Eta hori Urola aldean eta Kostaldean eta Tolosaldean batazbesteko baxuagoak zirela, eta Donostia edo Irun aldera joz gero, ia 20, 25, 30, 35eraino jaisten ziren ehunekoak.

Hori 81ean eta horrek esan nahi dik gure erreprodukzio-mekanismoak pipiak jota daudela eta hizkuntzaren egoeraren larritasuna nabarmena dela.

G.: Guzti honek bi gauzatara narama, bata konponente asko daudela hor sartzen direnak, nolabait esateko, batek bakarrik ez duela eragiten, ez dela garantia ezertarako, eta bestea, kolektiboki giza-izaera kolektiboa denez gero, erabakia euskalduntzearena, normalizatzearena, kolektiboa behar duela izan, herri batek ezin duela indibidualki erabaki euskalduntzea, normalizatzea, kolektiboki hartu behar duela erabaki hori.

I.L.: Ezin dena zera da, erabaki hori norbanakoaren mailan uztea.

G.: Eta hori nola egin liteke, herri batek nola hartzen du erabaki hori kolektiboki?.

I.L.: Hor dago koska. Errezeta hori balego... baina ez da errezeta-kontua.

Herri batek nola hartzen duen erabaki hori?.

Dudarik gabe, gertaera sozialak bere mekanismoak dituen bezala, baditu baita ere baldintzak, hau da, gertaera soziala ematen da baldintza batzu ematen direnean, gertaera sozialetan ez da kasualitaterik, edo txurrorik, edota hau atera da ez dakigu zergatik; batez ere gertaera sozial iraunkorretan eta instituzionalizatuetan.

Nik uste dut halako erabaki kolektiboek soporte bezala baldintza batzu behar dituztela; (...).

Bortzirietako erdaldunetatik %30 bakarrik da kanpoan jaioa, %70 bertan jaioa eta bertako jendea da.